Select your tickets
Online sales are closed.
For more information please contact the organizer.
The organizer's data is in the "Brought to you by" section.
Event details
POPPERRA AFTERRA UTOPIA (AZKENA)
Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearen eta Miren Narbaiza musikarien emanaldi honek gazteak inarrosiko ditu, ezagunak egingo zaizkien hainbat egoeratan irudikatuko baitute euren burua.
Berrogeita bost minutuko emanaldi bat da, hitza eta soinua uztartzen dituena. Danelek testu bat irakurtzen du, hiru zatitan banatzen dena, eta irakurketan bertan zein etenaldietan Mirenek soinu-giroak sortzen ditu, eta kantuak jotzen. Hitzek eta musikak batasun bat osatzen dute.
Testua idazteko abiapuntua «etorkizuna» izan zen —Loraldia jaialdiak testua bat idazteko eskatu zion Daneleri 2023an etorkizunaz, etorkizunetik, etorkizunerantz—. Beste hainbat gai ere agertzen dira bertan: dolua, dantza, popperra, afterra, irudimena, lagunak.
Testua idazteko orduan erreferente garrantzitsuak izan dira Bollurria egitasmoa, Baiucaren «Mangueiro» abestia eta honako liburu hauek: José Esteban Muñozen Utopía queer, Sonía Fernández Pan-en Edit eta Leo Feliperen Historia universal del after.
Giroa eta soinua sortzeko orduan, bestalde, inspirazio-iturriak izan dira regetoia, musika elektronikoa eta boleroa.
Access policy