Ez da kasualitatea

Biteri kultur etxea. Nafar kalea - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Hernaniko Udala

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Bertsolariak: Uxue Alberdi,  Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Musikariak :Ixak Arruti gitarra eta Gari Otamendi bioliña

Iraupena: 90 min.

Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

Iruzkinak

4
Earra!!!!
Izugarri gustatu zitzaidan saioa, oso gustora egon nintzen hasiera hasieratik. Ikuskizun konpletoa, musikariak bikain, aurkezlea bikain eta 4 bertsolari puska horiek, earrak!!!! Oso giro politta sortu zen atzo Biterin, berezia, emakumeak izateak zerikusi handia duena, ziur aski. Ez da kasualitatea! Zorionak den denoi!!!!
Kistiñe Lujanbio 2021/09/29 egunean joan zen
emakumeak oholtzan
Ederra, plazerra eta gozamena une oro! Bejondeizuela neskak!! Eskerrik asko. Gehiagorako gogoz.
Txiber 2021/09/29 egunean joan zen
Ez da kasualitatea
Ederra, bertsoak musikatuak ideia oso ona ta bertsolaeriak gehi jartzailea primerakoak!!
Manoli 2021/09/29 egunean joan zen
Modernitatea
Bertsoa eta musika bat egin da. Bertso onak musika ederrarekin.
Ana 2021/09/29 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.