Joseba Tapia eta banda

Biteri kultur etxea. Nafar kalea 18 - Mapa ikusi
Data desberdinak -
Antolatzailea Hernaniko Udala

Zure sarrerak erosi

Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Ekitaldiaren deskribapena

TranPaldo
Tranpa dago oholtzan.
Oholtzan, komunikazioan, kontakizunean, artean, gizartean, biren artean...
ez dago dudarik:
Non ez dago tranparik?
Jo duenak, ez duela jo dio...
Lapurtzen duenak, ez duela inoiz lapurtu...
Nazionalistenak, ez omen dira inondik...
Arro dagoenak, damu duela...
Ez dakienak, badakiela...
Erdaraz bizi denak, euskara maite omen...
Tranpa, tranpa eta tranpa.
Gezurra ere ez, okerrago; Tranpa eta zikina.
Guk festa antolatu dugu eta juerga, disko bihurtu. Bain a hau ere
tranpa: Kanpotik pozik, barrutik serio eta herio.
Edo,... alderantziz?

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria eta disko berria sortu ditu Joseba Tapiak. Hamar kantu zuzenean txalo eta guzi.  Tronpeta, tronboia, saxofoia, organoa, kitar ra apala eta jazpana. Koroetan hiru ahots.
Eta guziaren itsu makila trikitixa.



Sarbide politika

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

Iruzkinak

4
Aupa
Primeran, oso ondo pasa genun
Alain 2021/06/25 egunean joan zen
Ederra
Kontzertu ona, soinu eskasa eta maskarillaren erabilpena txarra.
Eñaut 2021/06/25 egunean joan zen
Earra!
Belarrientzat gozagarri beti bezela!
Jon 2021/06/25 egunean joan zen
Musiko ikaragarriak giro ezin hobea
Dantzarako gogoa hasieratik amaierara mantendu zuten musiko bikain hauek. Tapia maisuak eta bere lagunek (Iñigo Telletxea, "kobreak", ahots goxoak...), izugarrizko kontzertua eman zuten. Pena COVIDa, bestela oraindik dantzan egongo ginen.
Ritxi 2021/06/25 egunean joan zen
Nosotros y nuestros socios utilizamos cookies propias y de terceros con la finalidad de ofrecerte el servicio de manera correcta, medir las visitas que se realizan a nuestra web y, en casos concretos, mostrarte publicidad y permitirte compartir contenidos en redes sociales. Puedes obtener más información sobre las cookies, consultando nuestra Política de Cookies.