Merina Gris

Sanagustin Kulturgunea. plaza nagusia - Vedi mappa
4/04/2025 22:00

Acquista i tuoi biglietti

Questo evento non ha ancora biglietti in vendita

Descrizione dell'evento

Merina Gris taldeak ZULOA bere disko berria aurkeztuko du. Atmosfera eder eta goibel bat, bihozmina eragiten digunari zein salbatuko gaituen horri eusteko hamar katebegi distiratsuz osaturiko lepokoa. Minari aurpegira begiratuz eta doluaren ertz guztiei helduz, zulo ilun batean sartu, egon eta ezkutatzeko balio du ZULOAk; baita kanpotik datozen argi printzak jarraituz ihes egiteko ere. Taldeak berak hartu du ekoizpena beregain, JEWLNen gidaritzapean, eta Ed is Dead ekoizle madrildarrarekin egin dute nahasketa eta masteringa.

Merina Gris 2020an sorturiko proiektua da, Sara, Julen eta Paskalen eskutik. Taldeak 2022ko martxoan egin zuen debuta “Zerua Orain” LParekin. Urteko albumik onenen rankin bat baino gehiagotan sartu zuen prentsa espezializatuak (Mondo Sonoro, Binaural, DOD Magazine). Haien lehen kontzerturako sold out-a 24 ordu baino gutxiagoan egin ondoren, estatu eta nazioarte mailako 35 kontzertu baino gehiagoko bidea egin dute. Haien pop abesti sutsu eta zakarrekin abangoardia eta nostalgia ekarri dute euskal eszenara eta estatu mailan kontuan izateko artisten artean kokatu dira. Munduko erakusleiho garrantzitsuenetakoa den ESNS (Eurosonic Noorderslag) Herbeeretako jaialdian parte hartu ondoren, Bilbao BBK Live, Primavera Sound, Mad Cool, Kaleidoscope of Culture (Serbia), Iceland Airwaves (Islandia) eta bestelako festibaletan ibili dira.


Politica di accesso

In questo caso il promotore non ha specificato la politica di accesso ai minori, per qualsiasi dubbio ti invitiamo a contattarlo direttamente.
Noi e i nostri partners utilizziamo cookie propri e di terze parti con il fine di offrirti il ​​servizio correttamente, analizzare le visite effettuate alla nostra web e, in casi specifici, mostrarti pubblicità e consentirti di condividere contenuti sui social network. Puoi ottenere maggiori informazioni sui cookie, consultando la nostra Politica sui Cookies.